2007-12-09

PENTSARAZTEKO IPUINAK

Odeon, txakurren eta umeen arteko elkar harremanari buruz hitzegiten duen ipuinen bat bilatzen aritu naiz. Ex dut ezer aurkitu!!
Baina bilaketa ez da alferrik izan. Jorge Bucay, psicoterapeuta argetinarraren pentsarazteko ipuinen bilduma polita aurkitu dut. Erderaz daude baina uste dut merezi duela baten bat blog honetara ekartzea. Ipuina entzutea gomendatzen dizuet eta ondoren pentsatu ibiltzen edo hegaz egiten bizi nahi zareten....



powered by ODEO

2007-12-07

TXAKURRAK ETA ANIMALIEN ARTEKO HARREMANARI BURUZ

http://es.youtube.com/watch?v=1_7NlnzAF7E
You Tuben txakurren eta umeen arteko harremanei buruzko bideoak bilatzen nengoela, ondorengoa aurkitu dut. Bertan haur txiki bat eta txakur baten arteko harremana izan daitekenaren adibidea dugu. Aurreko sarreran esaten nuen bezala, txakurrekin elkarbizi diren umeen gurasoak askotan esperientzia polita eta aberasgarria dela esaten dute. Badakit kontrakoa esaten dutenak ere badirela, eta ezagutzen ez baditut ere, txakurrarekin arazoak izan dituztenen esperientziak entzun ditugu guztiok noizbait. Hau horrela izanda uste dut eztabaida gai polita izan daitekela eta beraz animatzen zaituztet honi buruz iritziak idazten.
Nire ustez, elkarbizitza hori, era kontziente batez eta profesionalen aholkuak jarraituz egiten bada oso esperientzi polita izan behar dela. Era honetan, bideoan agertzen diren imaginak askorentzat kritikagarriak izan daitezke umea eta txakurra elkar ukitzen daudelako eta honek gaixotasunak ekarri dezakelako, higienikoa ez delako, etab.. Hala ere nik uste dut lehen esan dudan bezala profesionalen aholkuak jarraituz (albaitariak eta baita pediatrak) ez dela inongo arazorik egon behar.

2007-12-02

ANIMALI ETA UMEEN ARGAZKIAK


Aukeratutako gaiaren inguruan blog-ak bilatzen nebilela, Javier's blog-ean egindako sarrera baten umeak eta animaliak elkarrekin agertzen diren argazki sorta aurkitu dut. Argazkietan bai txakurrekin eta baita beste animali batzuekin agertzen dira umeak. Politak iruditu zaizkidalako ekartzen ditut ni orain nire blog-era. Azkenean animaliak eta umeak elkarren artean "elkar-ulermen" berezi bat dute. Txakurrekin harreman hori lantzen bada bereziagoa da oraindik. Askotan entzun dut zelan umeak eta txakurrak elkarrekin bizi diren etxeetan harreman hau ondo lantzen bada guztiz aberasgarria izaten dela umearentzat.

2007-11-24

ANIMALIEKIN TERAPIAK

Informazio asko dado sarean gai honi buruz. Zooterapia aintzinako gauza bat dugu, k.a III mendean Hipokratesek zaldiaren erritmoak ekartzen zituen ondorio onuragarrietaz hitzegiten zuenetik gaur egunera gauzak asko aldatu dira baina terapia honen funtza berdina da. Extremadurako zooterapiako elkartearen orrialdean terapia mota hauek zertan oinarritzen diren oso argi azaltzen dute. Zooterapia gaixotasun fisiko zein mentalak edo gizarteratze eta portaera arazoak konpontzeko erabiltzen diren teknika multzoa da, non animaliak "laguntzaile" bezala erabiltzen diren.
Aintzinetik erabilia izan dela pentsatu ohi da. Hipokrates-en garaian zaldiaren gainean ibiltzearen onurei buruz hitzegiten zuten. Gauzak asko aldatu dira era gaur egun arazo larriak dituzten pertsonen laguntzan metodo eraginkor bezala ikusten dira terapia hauek, elkarte eta profesional ugari arlo honetan lanean ari delarik.
Terapia hauen jasotzaileak asko izan daitezke orrialde honetan adibide batzuk aipatzen dituzte. Zailtasun fisiko zein mentalak dituzten umeak, egoera traumatikoak bizi izan dituzten umeak etab.
Baina orokorrean, animaliekin elkarbizitzea umeen empatia eta erresponsabilitatea handitzen duela esaten ohi dute la sonrida nordica orrialdean.
Terapia hauei buruz aldeko eta kontrako iritziak egongo direla badakit, beste terapia askorekin gertatzen den bezala baina uste dut kontutan izateko zerbait dela. Horregatik ekarri dut gai hau nire blog-era eta norbaitentzat lagungarria izan bada nahikoa izango dut. Honen inguruan informazio gehiago blog honetako lotura interesgarriak atalean aurkituko duzue.

Haurrak eta pertsona nagusiak dira ondorio terapeutiko handienak dituztenak

2007-11-09

Ongi etorri


Kaixo guztioi, hau sortu berri dudan blog-ean egiten dudan lehenengo sarrera da. Mundu hau guztiz berria da niretzat eta pizkanaka-pizkanaka bitakora hau edukiz betetzen saiatuko naiz. Blog honetan haurrei eta txakurrei buruz arituko naiz. Uste dut askotan bi mundu hauek elkartzea oso aberasgarria izan daitekela, bai heziketaren arloan egon daiteken elkarrekintzagatik eta baita ere, hausnarketa eta eztabaida gaia izan daitekelako hauek elkartzea.