Ondorengo kuadrotxoan agertzen den ipuina sarean aurkitu dut, teatro-testuak orrialdean, Bertan txakurren eta gizakien arteko harremana azaltzen saiatzen dira. Uste dut ipuin aproposa dela haur hezkuntzan lantzeko. Gainera animaliekin izan behar ditugun harremanei buruz erreflexionatzeko aukera ematen du. Nahi izanez gero, elkarrizketak nahiko sinpleak direnez, antzezpena ere proposatu ahal diegu ikasleei.
Antzina txakurra bakar-bakarrik eta asper-asper eginda bizi zen. Horregatik lagun bila hasi zen.
Ardiari galdetu zion ea bere laguna izan nahi zuen eta ardiak baietz. Baina gauean izan ziren kontuak... Txakurra zaunkaka hasi eta ardia beldurtu egin zen.
- "Ixo! Otsoa etortzen bada jan egingo gaitu"
Halaxe bukatu zen txakurraren eta ardiaren arteko harremana, ezerezean.
Txakurra otsoarekin saiatu zen ondoren.
- "Nire laguna izan nahi duzu?"
- "Bai, bai. Etorri nirekin".
Gauean, berriz, txakurrak zaunka egin zuenean, otsoa haserretu egin zen.
- "Ixo! Hartza etortzen bada jan egingo gaitu"
Kito otsoarekiko adiskidetasuna ere.
Hartzarekin saiatu zen hurrengo. Gauez, beti bezala, txakurrak ihausi.
-"Ixo! Gizakia etortzen bada akabatu egingo gaitu", esan zuen hartzak estu eta larri.
- "Harrigarria! – pentsatu zuen txakurrak- Kankailu hau gizakiarekin ikaratu?".
Tira, kontua da harrezkero hartza eta txakurra ez direla elkarren lagun.
Hurrengo ahalegina gizakiarekin egin zuen.
Gauez, beti bezela, txakurrak zaunka egin zuen, eta gizakia esnatu egin zen.
- "Gose bazara, jan. Baina utzidazu lo egiten",
- "Ez da posible! " -pentsatu zuen txakurrak- " Animalia honek ez du inoren beldurrik!", zaunka egiteari utzi eta lo lasaia egin zuen.
Ordutik aurrera txakurra eta gizakia lagun minak dira.
2008-01-06
NONDIK DATOR TXAKURREN ETA GIZAKIEN ARTEKO HARREMANA?
Egilea
Nagore Fontetxa
noiz
19:32
0
iruzkin
Technorati tags: elkarrekintza, gizakiak, harremanak, txakurrak
Blogalaxia tags: elkarrekintza, gizakiak, harremanak, txakurrak
KONTUTAN HARTZEKO GAUZAK
Egilea
Nagore Fontetxa
noiz
18:14
0
iruzkin
Technorati tags: elkarrekintza, haurrak, txakurrak
Blogalaxia tags: elkarrekintza, haurrak, txakurrak
2008-01-02
TXAKURREKIN ETA UMEEKIN ERABILTZEN DEN HIZKUNTZARI BURUZ

Izaki bi hauen elkarharremanei buruz euskaraz idatzita dauden gauzak bilatzen nengoelarik, Aintzañe Agirrebeñak eibar.org-en duen blogean idatzitako kritikarekin topatu naiz. Bertan gure herrian oso ohikoa gertatzen den egoera bateri buruz erreflexiorako gonbitea egiten digula uste dut. Ez da lehenengo aldia hau entzuten dudana eta zihur nago ez dela azkenengoa izango ere. Hala ere, umeekin euskara erabiltzearen alde positiboa ikusten badugu, konturatuko gara, etorkizuneko belanauldiak euskalduntzen baditugu euskararen egoera aurrera egingo duela. Txakurrekin erabiltzea, ordea, ez du adierazi behar bigarren mailako hizkuntza denik.
Euskaraz afektiboki hitzegiteko gai denak, hizkuntza horretan pentsatu eta sentitzen duela erakusten du, eta hori hizkuntzaren barneratzearekin lotuta dago.
Aintzanek bere Blog-ean, euskaldunberriekin euskaraz hitzegiteko premiaz hitzegiten du ere. Dudarik ez dago, ondorengo belaunaldiak euskaduntzea garrantzitzua den arren, gaur egun euskaraz ikasten ari denari gure laguntza osoa eskeini behar diogula, hizkuntza bizia dela sentitu ahal izateko.
Egilea
Nagore Fontetxa
noiz
20:09
0
iruzkin
Technorati tags: euskara, haurrak, komunikazioa, txakurrak
Blogalaxia tags: euskara, haurrak, komunikazioa, txakurrak
2007-12-07
TXAKURRAK ETA ANIMALIEN ARTEKO HARREMANARI BURUZ
http://es.youtube.com/watch?v=1_7NlnzAF7E
You Tuben txakurren eta umeen arteko harremanei buruzko bideoak bilatzen nengoela, ondorengoa aurkitu dut. Bertan haur txiki bat eta txakur baten arteko harremana izan daitekenaren adibidea dugu. Aurreko sarreran esaten nuen bezala, txakurrekin elkarbizi diren umeen gurasoak askotan esperientzia polita eta aberasgarria dela esaten dute. Badakit kontrakoa esaten dutenak ere badirela, eta ezagutzen ez baditut ere, txakurrarekin arazoak izan dituztenen esperientziak entzun ditugu guztiok noizbait. Hau horrela izanda uste dut eztabaida gai polita izan daitekela eta beraz animatzen zaituztet honi buruz iritziak idazten.
Nire ustez, elkarbizitza hori, era kontziente batez eta profesionalen aholkuak jarraituz egiten bada oso esperientzi polita izan behar dela. Era honetan, bideoan agertzen diren imaginak askorentzat kritikagarriak izan daitezke umea eta txakurra elkar ukitzen daudelako eta honek gaixotasunak ekarri dezakelako, higienikoa ez delako, etab.. Hala ere nik uste dut lehen esan dudan bezala profesionalen aholkuak jarraituz (albaitariak eta baita pediatrak) ez dela inongo arazorik egon behar.
Egilea
Nagore Fontetxa
noiz
12:42
1 iruzkin
Technorati tags: elkarrekintza, harremanak, haurrak, txakurrak
Blogalaxia tags: elkarrekintza, harremanak, haurrak, txakurrak


