2008-01-19

Erreflexionarako ipuinak

Ondorengo ipuina Jorge Bucay-rena da baita ere. Ni aspaldi ezagutzen nuen, baina Odeon zegoela ikusi nuenean leku honetara ekartzea ideia ona iruditu zait. Uste dut mezu polita duela eta esfortsuarekin gure helburuak bete ahal ditugula erakusten digu.
Gustoko izatea espero dut


2008-01-06

NONDIK DATOR TXAKURREN ETA GIZAKIEN ARTEKO HARREMANA?

Ondorengo kuadrotxoan agertzen den ipuina sarean aurkitu dut, teatro-testuak orrialdean, Bertan txakurren eta gizakien arteko harremana azaltzen saiatzen dira. Uste dut ipuin aproposa dela haur hezkuntzan lantzeko. Gainera animaliekin izan behar ditugun harremanei buruz erreflexionatzeko aukera ematen du. Nahi izanez gero, elkarrizketak nahiko sinpleak direnez, antzezpena ere proposatu ahal diegu ikasleei.

Txakurra lagun bila
Antzina txakurra bakar-bakarrik eta asper-asper eginda bizi zen. Horregatik lagun bila hasi zen.

Ardiari galdetu zion ea bere laguna izan nahi zuen eta ardiak baietz. Baina gauean izan ziren kontuak... Txakurra zaunkaka hasi eta ardia beldurtu egin zen.

- "Ixo! Otsoa etortzen bada jan egingo gaitu"

Halaxe bukatu zen txakurraren eta ardiaren arteko harremana, ezerezean.
Txakurra otsoarekin saiatu zen ondoren.

- "Nire laguna izan nahi duzu?"

- "Bai, bai. Etorri nirekin".

Gauean, berriz, txakurrak zaunka egin zuenean, otsoa haserretu egin zen.

- "Ixo! Hartza etortzen bada jan egingo gaitu"

Kito otsoarekiko adiskidetasuna ere.
Hartzarekin saiatu zen hurrengo. Gauez, beti bezala, txakurrak ihausi.

-"Ixo! Gizakia etortzen bada akabatu egingo gaitu", esan zuen hartzak estu eta larri.

- "Harrigarria! – pentsatu zuen txakurrak- Kankailu hau gizakiarekin ikaratu?".

Tira, kontua da harrezkero hartza eta txakurra ez direla elkarren lagun.
Hurrengo ahalegina gizakiarekin egin zuen.
Gauez, beti bezela, txakurrak zaunka egin zuen, eta gizakia esnatu egin zen.

- "Gose bazara, jan. Baina utzidazu lo egiten",

- "Ez da posible! " -pentsatu zuen txakurrak- " Animalia honek ez du inoren beldurrik!", zaunka egiteari utzi eta lo lasaia egin zuen.

Ordutik aurrera txakurra eta gizakia lagun minak dira.

KONTUTAN HARTZEKO GAUZAK

Agian txakurrak ez litzateke hain irakasle txarrak izango!!


EZ AHAZTU SENTIMENDUAK DITUZTELA!

Gabonetan oso ohikoa izaten da txakurrak opari bezala erabiltzea. Orri honetan gai honeri buruz aholku bat ematen dizkiete animali bat oparitzea dauden pertsonei. Ez ahaztu estadistikak lotsagarriak direla, eta gabonetan oparitzen diren txakur asko errebide ertzetan bukatzen dutela uda heltzen denean. Umeei besteekiko eta animaliekiko errespetua izaten erakutsi behar diegu. Era honetan animaliak (txakurrak barne) jostailuak ez direla argi eta garbi izan behar dute umeek. Ondorengo testuan agertzen diren aholkuak oso interesgarriak dira.

Junto con bicicletas, muñecas y otros juguetes, los animalitos son uno de los regalos más pedidos en Navidad, muchos de ellos son perritos que serán abandonados durante el próximo año. Es por eso que antes de decidirnos a adquirir uno, debemos hacernos algunas preguntas:

- ¿Estoy conciente de que estoy adquiriendo un ser vivo, que tiene necesidades?
- ¿Sé cuáles son las necesidades básicas que debo cumplirle a este animalito?
- ¿Estoy en condiciones de tenerle su alimento día a día?
- ¿Estoy en condiciones de brindarle atención veterinaria?
- ¿Tengo tiempo suficiente para darle su comida y agua en los horarios que el necesite?
- ¿Tengo tiempo y voluntad para tomarme unos minutos en el día y entregarle cariño?
- ¿Mis hijos tienen la edad suficiente como para tomar esta responsabilidad de manera seria?

Estas son las preguntas básicas que debemos respondernos antes de tomar una decisión tan importante.

Nuestra mascota no es un juguete, y pasará a ser un integrante más de nuestra familia, como tal, necesita alimentarse, tomar agua, tener controles veterinarios, recibir sus vacunas etc., en resumen necesita TIEMPO Y DEDICACIÓN.

2008-01-02

TXAKURREKIN ETA UMEEKIN ERABILTZEN DEN HIZKUNTZARI BURUZ


Izaki bi hauen elkarharremanei buruz euskaraz idatzita dauden gauzak bilatzen nengoelarik, Aintzañe Agirrebeñak eibar.org-en duen blogean idatzitako kritikarekin topatu naiz. Bertan gure herrian oso ohikoa gertatzen den egoera bateri buruz erreflexiorako gonbitea egiten digula uste dut. Ez da lehenengo aldia hau entzuten dudana eta zihur nago ez dela azkenengoa izango ere. Hala ere, umeekin euskara erabiltzearen alde positiboa ikusten badugu, konturatuko gara, etorkizuneko belanauldiak euskalduntzen baditugu euskararen egoera aurrera egingo duela. Txakurrekin erabiltzea, ordea, ez du adierazi behar bigarren mailako hizkuntza denik.
Euskaraz afektiboki hitzegiteko gai denak, hizkuntza horretan pentsatu eta sentitzen duela erakusten du, eta hori hizkuntzaren barneratzearekin lotuta dago.
Aintzanek bere Blog-ean, euskaldunberriekin euskaraz hitzegiteko premiaz hitzegiten du ere. Dudarik ez dago, ondorengo belaunaldiak euskaduntzea garrantzitzua den arren, gaur egun euskaraz ikasten ari denari gure laguntza osoa eskeini behar diogula, hizkuntza bizia dela sentitu ahal izateko.